Maiatzaren 17a, Transfobia, lesbofobia eta gayfobiaren aurkako eguna
«Gure jendartean LGTBIfobiak bizirik darrai eta urtero hamaika indarkeria kasu ditugu. Horietako asko ezkutuan geratzen dira, oraindik ere bazterkeriak eta inbisibilizazioak legitimazio handia dutelako eta LGTBI+ pertsona askok estigma pairatzen dutelako. Erasoak espazio guztietan ematen dira, arlo publikoan eta pribatuan, kaleetan, eskoletan, enpresetan, batzuetan zerbitzu publikoetan, ahaztu gabe eleizetan ere (katolikoan, ebangelistan, Jehovaren lekukoenetan,…) hainbat jarrera LGTBIfobiko ematen direla».