Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
4:47 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

Andereak elkarteak 36ko gerraren emakume presoentzako omenaldi ofiziala eskatu du

Mugalari #Emakumeok

Indarkeria matxistaren kontrako Andereak elkarteak 36ko gerraren emakume presoentzako omenaldi ofiziala eskatu dio Durangoko Udalari. Horretarako andreen kartzela egon zen lekuan, Nevers ikastetxean, plaka bat jartzea eskatu du. Eskaera Berdintasun Kontseiluan egin da.

 Carcel-mujeres-Durango-en-Deia

Andereak elkarteko kideak aspalditik ari dira Durangoko andreen kartzelari buruzko gaiari bueltaka. “Izan ere, iruditzen zaigu Durangoko biztanleok ezer gutxi dakigula gure etxeetatik hurbil egon zen andreentzat infernu bihurtutako kartzela hartaz. Ez da hain aspaldikoa gaia, kartzela hartara, bisitan behintzat, joaten zenik bizi baita oraindik Durangon”, diote.

Gai honek sortzen dien interesak eta jakinminak Maria Gorosarri ikertzailearen hitzaldia antolatzera eraman zituen. Hainbat entzule hurbildu ziren eta hedabideetan ere oihartzuna izan zuen, beraz jakingura badagoela ondorioztatu dute.

Maria Gorosarri durangarraren hitzaldia

Maria Gorosarriren hitzaldia entzun ondoren, aurretik zuten gurari bat piztu zaie, hain zuzen kartzela hura egon zen tokian plaka bat jarrita ikustea. “Egon badago lehenik ere memoriaren aldeko taldeak jarritako plaka, kartzela egon zen aurrez aurreko horman, kartzela egon zen lekuan bertan ordea, ez dago, mojekez baitzuten ahalbidetu edo baimendu”, deitoratu dute.

“Egia esan oraingo plaka ez zaigu nahikoa iruditzen –azaldu dute-, batetik dagoen lekuan inor gutxik erreparatzen duelako eta bestetik , preso egon ziren emakumeek orain arte izan ez duten errekonozimendu ofiziala merezi dutelakoan gaudelako”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu