Zer aztarna geratzen dira Durangoko bonbardaketatik?
Testua eta argazkiak | Izaskun Ellakuriaga
Gerediaga Elkarteak antolatuta hainbat lagunek Durangoko bonbardaketak utzitako aztarnak ezagutu, 1937ko martxoaren 31n zer gertatu zen jakin eta orduko biktimak gogoratzeko aukera izan dute.
Aztarna batzuk ikusi egin ditzakegu, beste batzuk Durangoko eta inguruetako zaharrenen memorian izango dira, euren seme-alaba zein ilobek jasota, dokumentaletan kontauta, edota liburu eta ikerketetan bilduta.
Lehenengoetako batzuk jaso ditut hemen (bisitan ikusitakoak) Seguruasko asko aurretik pasatu eta zer diren ez dugu jakin orain arte.
Kurutziaga kalean
Metrailaren arrastorik nabarmenena Areitioena etxeko fatxadan geratu da. Baina Kurutziaga kalea 1937an Gipuzkoarako bide nagusia zen. Alderik alde bonbardatu zuten. Metraila aztarnak ez bakarrik Kurutziagan, alde zaharreko hainbat etxe hormatan, Andra Mariko basilikan daude. Batzuk tapatuta ere ikusi daitezke.
Oroimen espazioa
2013an atondu zen gunea Durango 1936 elkartearen ekimenez. Saibigain, Intxorta, Santamañazar, Derio eta Bartzelona aipatzen dira Kurutziagako gurutzearen kokaleku izan zen espazioan, inguruetako gudariek bertan borrokatu edo preso izan zirelako.
Argazki zaharrak
Egunotan, Kalebarria, Goienkalea, Artekalea, Andra Mari elizpean eta Andra Mari kaleetan argazki zaharrak ikusiko ditugu gora begiratuta. Bonbardaketak utzitako suntsiketa erakusten dute irudiek.
Andra Mari
2001. urtetik martxoaren 31n bonbardaketako biktimak gogoratzeko ekitaldia egiten da. Urte osoan zehar euren memoria gogorazteko oroigarria jarrita dago.
Ezkurdiko frontoia
1936ko irailaren 25ean 4 bonba jaurti zituzten eta Ezkurdiko orduko frontoian jokatzen zebiltzan 12 gudari hil ziren. Frontoi zaharraren zati bat irudikatuta dago gaur egun.
Emakumeen kartzela
Gaur egun Nevers ikastetxea dena, 1940an emakumeen kartzela izan zen. 12 hilabetez 2000 emakume inguru izan zen bertan. “Villa Maria” izen eta guzti orduko atea ikusi daiteke gaur egun.
Gerediaga Elkarteak liburuxka txikia argitaratu du Durangoko bonbardaketaren aztarnei buruz antolatu duen bisitarako. Euskaraz eta gazteleraz prestatu ditu argitalpenak eta turismo bulegoari eskaini dizkio interesa izan dezaketen turistei banatzeko.
Etiquetas: Aztarnak, Durangoko Bonbardaketa, Gerediaga