Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
9:38 am,
temperature icon 10°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 51 Km/h

Amorebieta-Etxanoko Udalak memoria lantzeko tailer bat eskainiko du

Mugalari

Otsailaren amaieran, Zainduz ‘Zaintzailea zaindu’ programaren barruan, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak memoria lantzeko tailer bat eskainiko du narriadura-kognitiboaren prebentzioan interesatuta dauden 60 urtetik gorako lagunentzat. Aurten tailer hau zazpigarren urtez jarraian burutuko da.

Modu entretenigarrian eta askotariko ariketen bidez buruko gimnasia egiteko aukera ematen duen programa bat da, prebentziorako eta osasuna sustatzeko.

Tailerrean memoriaren estrategia eta teknikak entrenatuko dira bertaratuekin, arretaren oinarrizko prozesua eta bestelako oinarrizko prozesu kognitiboak estimulatuz: pertzepzioa, lengoaia, gaitasun logikoa… Entrenamenduan ikasitakoak eguneroko bizimodura eramatea bultzatuko da.

Tailerra 10 saiokoa izango da, bakoitza ordu eta erdikoa eta astelehenetan egingo da Nafarroa Zentroan arratsaldeko lauetatik bost eta erdiak bitartean (16:00-17:30). Otsailaren 23an hasiko da eta maiatzaren 10ean amaituko da.

Plaza kopurua mugatua da. Horrenbestez, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da.  Izena emateko lekua: Nafarroa Zentroa, Gizarte Ekintza – Área de Acción Social edota 94 630 01 90 telefono zenbakira deitu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu