Asteartea,
2024ko Abenduak03

MugaKultura

loader-image
Durango
6:48 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Zaindu maite duzun hori

MIKEL GARAIZABAL

Azaroak 12an ospatzen da Abadiñoko Gazteluko San Martin ermitan udazkeneko jaia. Bertako jaiegun nagusia uztailaren 4an izan arren, udako aro gozoan, udazkeneko jaia ere ospatzen da era xumeago batean.

Urtero bezala, aurten ere ez dute hutsik egin bertako auzotarrek eta ermitara hurreratu dira azaroak 12a ospatzeko. Jaia baino egun batzuk lehenago, ermita ingurua garbi eta txukun mantentzeko ahaleginean, lan batzuk ere egin dituzte bertan, kanpoko bedarra moztu edo barrukaldearen garbiketa bezalakoak.

Udan, bost isuriko teilatua barriztua izan du Abadiñoko Gazteluko San Martin ermitak. Historia asko gordetzen du leku honek, adibide bezala, Goi Erdi Aroko inskripzio bat aurkitu zen 1984an eta baita ere duela gutxi, orain arte nahiko ezezagunak izan diren guda zibileko harri batzuetan egindako grabaketei garrantzi nabarmena eman zaie. Iban Gorriti kazetariak 2024ko urtarrilaren 8an argitaratu zuen honen harira erreportai interesgarria MUGAn: hemen irakur dezakezu.

Gazteluko auzotarrek, asko maite dute auzoan daukaten altxorra eta berak ordezkatzen duen guztia: historia, elkartzeko gunea, paisaia, kokalekua, bizipenak..eta beste gauza asko ordezkatzen bait ditu ermitak beraientzako eta. Udazkeneko azaroak 12ko jaia ospatzeko, bakoitzak etxetik zerbait eramaten du jan-edanerako: patata-tortilla, postrea, kafea..eta horrela ospatu izan dute aurten ere azaroak 12ko jaia ermita egoitza eta denon babesleku bezala hartuta. Beste urte bat.

Zaindu maite duzun hori.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu