Etzi abiatuko dira inauteriak Amorebieta-Etxanon, eta beste sei egunez iraungo dute
Mugalari
| Proiekzio batek emango dio hasiera egitarauari otsailaren 11n, eta otsailaren 17an amaituko dira ospakizunak, iluntzean Perubele erreta
Asteazkenean abiatuko dira inauteriak Amorebieta-Etxanon, eta beste sei egunez iraungo dute. Astebete, guztira, programatuta dauden jarduerez gozatzeko eta jai-giroan murgiltzeko.
Honakoa da aurtengo egitaraua:
Otsailaren 11
19:30 KALESAREAK dokumentalaren proiekzioa Zelaieta zentroko kontzertu gelan.
Otsailaren 13a
17:30 Umeentzako berbena STANDA BANDAren eskutik Zelaieta parkeko karpan.
18:30 Perubeleren aurkezpena Zelaieta parkeko karpan.
18:30 Kalejira herriko kaleetan barrena, Perubelerekin eta Udazken taldeko gaiteroekin.
19:00 Sagardoa eta txorizoa Zelaieta parkeko karpan.
21:00 Antzezlana Zornotza Aretoan: Arrastoak, Dejabú panpin laborategiaren eskutik.
22:30 EMON eta EN TOL SARMIENTO taldeen kontzertua Zelaieta parkeko karpan..
Otsailaren 14a
12:00 Umeentzako tailerrak Zelaieta zentroan
18:00 DANTZATEKE zirika zirkus konpainiaren ikuskizuna eta umeentzako tailerrak Zelaieta parkeko karpan.
20:00 MARIACHI AZTECA herriko kaleetan barrena.
21:00 Erromeria AKERBELTZ taldearekin Zelaieta parkeko karpan.
22:00 Mozorro lehiaketa, 10 eta 17 urte bitartekoentzat, Zelaieta parkeko karpan.
Egun osoan izango da mozorro lehiaketa Mexiko gaitzat hartuta, Luis Urrengoetxea kaleko ostalariek antolaturik.
Otsailaren 15a
12:00 Inauteri dantzak Udabarri taldearekin herriko kaleetan barrena.
Otsailaren 17a
17:00 DO RE MI Diskofesta Zelaieta parkeko karpan.
17:00 Eskuratu zeure bideoa Zelaieta zentroan.
18:00 Nagusientzako mozorro lehiaketa, kopaua eta dantzaldia Nafarroa zentroan.
18:30 Perubeleren kalejira, agurra eta erreketa, eta umeentzako txokolatea herriko kaleetan eta Zelaieta zentroan.
Etiquetas: Amorebieta-Etxano, Iñauteriak