Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
5:33 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

Jon Aizpuru durangarra euskaltzain urgazle berri izendatu dute

Izaskun Ellakuriaga

· Euskaltzaindiak 12 euskaltzain urgazle berri izendatu ditu. Ipar Euskal Herrikoak, Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak dira izendatutakoak eta euren artean Jon Aizpurua durangarra

Euskaltzain urgazleak dira euskararen arloren batean nabarmendu eta Euskaltzaindiak bere lanean lagun diezaion izendatutako pertsonak. Eskubidea dute Euskaltzaindiak akademia gaiak aztertzeko egiten dituen bileretara joateko eta haietan hitz egiteko, baina botorik gabe. Izan ere, eskubide hori euskaltzain osoek bakarrik daukate.

jon

Jon Aizpurua Espin (Durango -Bizkaia- 1963). Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea da 2010etik. Euskal Filologian lizentziaduna, Itzulpen masterra eta HIZNET (hizkuntza-plangintza graduondokoa) egin ditu. Eusko Jaurlaritzaren BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluatzaile. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Plangintza eta Azterlanetako zerbitzuburu. HIZNETeko irakasle.

Jon Aizpururekin batera euskaltzain urgazle berriak honako hauek dira: Bizkaitik, Ainhoa Arregi Saratxo, Asier Bidart Meabe, Agurtzane Elordui Urkiza eta Gotzon Lobera Revilla; Andres Alberdi Gorostiaga, Irene Arrarats Lizeaga, Xabier Peritz Mendizabal ‘Euzkitze’, Josu Pikabea Torrano eta Luis Mari Zaldua Etxabe gipuzkoarrak; eta Ipar Euskal Herriko Céline Mounole Hiriart eta Allande Socarros Estekondo.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu