Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
8:38 am,
temperature icon 9°C
Humidity 77 %
Ráfagas de viento: 44 Km/h

ENEKO SAGARDOY · «Oso polita da aktoreen mundua, baina oso sakrifikatua ere»

eneko sagardoy

Testua · Etxahun González (Karramarro gazteen aldizkaria)

TI-TA:

  1. Uda ala negua? Uda.
  2. Pelikularik gustukoena? Estiu 1993.
  3. Zein liburu ari zara irakurtzen? Orain ari naizen martxarekin, bat ere ez.
  4. Gustukoen dituzun kirolak? Mendia eta esku pilota.
  5. Badaukazu animaliarik etxean? Ez.
  6. Zer duzu gustuko, txisteak kontatzea ala entzutea? Entzutea.
  7. Zein da zure jakirik gogokoena? Indabak.
  8. Birziklatzen al duzu? Bai.
  9. Zein da zure eguneko unerik gogokoena? Goiza.
  10. Nolakoa da zure egun perfektua? Lagunekin eta familiarekin pasatzen dudana.
  11. Ohea egiten duzu? Bai.
  12. Definitu munduaren egoera hitz batean: Bidegabekoa.
  13. Zerbait soberan al dago munduan? Berekoikeria.
  14. Eta zer falta da? Maitasun gehiago.
  15. Asteko zein egun duzu gogokoen? Zapatua.
  16. Zerbaitek izutzen zaitu? Bakardadeak.
  17. Zerk lasaitzen zaitu? Familia eta lagunak ondoan egoteak.
  18. Zer ikusten duzu telebistan? Azkenaldiko telesail berriak izugarriak dira.
  19. Bidaiatzea gustatzen zaizu? Bai. Grabatzean, gainera, toki asko ezagutzen dira.
  20. Hegazkina, itsasontzia ala autoa? Hegazkina.

eneko sagardoy

Durangoko Kurutziaga ikastolan ikasi zuen Eneko Sagardoy durangarrak antzerkigintza, Jose Martin Urrutia Txotxeren eskutik. Hamabost urterekin Karrika antzerki taldean sartu eta ordutik ez da geratu.

Goenkale telesailarekin estreinatu zen telebistan, Euskal Herriko antzoki guztietatik ibili da gero hainbat antzezlanekin eta zinemara ere egin du salto. Azken filmarekin, “Handia”, aktore berri onenaren Goya saria eskuratu du Eneko Sagardoyk. Hamahiru hautagaitza zituen eta hamar sari eskuratu ditu euskaraz ekoitzitako filmak. Berarekin izan gara “Handia” filmak eduki duen arrakastari buruz hitz egiteko.

Estatuko zinemagintza omentzen dituen Goya sarietan, zuk irabazi zenuen lehen saria, Altzoko Handia antzeztuz.

Bai. Oso azkar gertatu zen dena, ez nuen espero. Lan handia eta ondo eginda genuela jakinda joan ginen Madrilera lan talde guztia, baina hain da altua maila, non hara joatearekin bakarrik harro eta pozik sentitzen ginen. Nire izena esan zutenean, oso urduri jarri nintzen. Eskerrak ematerako orduan, bidean irakasle eta lagun izan ditudan guztiak etorri zitzaizkidan burura. Oso mundu polita da aktoreen mundua, baina oso gogorra ere. Horregatik esan nuen antzerkiaren munduan kamioiak betetzen eta husten hasi nintzela, eta oraindik ere egiten dut. Sakrifikatua da oso lan hau, baina izugarri gustatzen zait eta halako sari batek bultzada handia ematen dizu aurrera egiteko.

ENEKO

Zaila egin zitzaizun Migel Joakin Eleizegiren (Altzoko handia) papera antzeztea?

Ez zen erraza izan. Alde batetik, garai hartan munstroa bezala tratatzen zuten gizakia leuntzea eta humanizatzea zen nire erronka nagusietako bat, eta horretarako bere azalean jarri behar nintzen. Sentimendu latza da jendearen aurrean entretenimendurako erreminta baino ez izatea, momentu oro lekutik kanpo sentitzea. Migel Joakin pertsona zen guztiaren gainetik, eta hori transmititzeko egin dugun esfortzua izan da arrakastaren gakoetako bat.

Goya sarietan inoiz entzun den euskara gehien entzun zen.

Bai eta horrek erakusten du gauzak ondo egiten ari garela. Euskaraz grabatutako film batek hamar Goya sari eskuratzeak euskaraz kalitatezko ikus-entzunezko edukiak egin daitezkeela esan nahi du, eta hauetan dirua inbertitzen dutenei ere aurrera egiteko arrazoiak ematen dizkie. Euskaraz ere, beste hizkuntza guztietan bezalaxe, kalitatea landu daiteke, eta “Handia” da horren adibide argia. Baina “Handia” ez da adibide bakarra, “Loreak” ere erakutsi zuen Euskal Herrian egindako lanek nazioartean lehiatzeko balio dutela.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu