Asteazkena,
2024ko Maiatzak01

MugaKultura

loader-image
Durango
4:50 am,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

KOHATU · Kontzertu bila dabil Berrizko metal taldea udan euren lehen maketa grabatzeko

I. Ellakuriaga

MARTXAN ·

2014an hasi zuten abentura lau lagunek:  Martin baterian (18 urte), Bingen gitarrarekin (19), Joseba gitarra eta ahotsetan (21) eta Xabi baxujole (22). Euren lehen pausu handia iazko Durangoko Azokan izan zen eta orain, udaberriarekin, kontzertu bila hasi dira euren lehen maketa argitaratzeko asmoarekin, udan.

KOHATU 8

Kohatu.

 

50. Durangoko Azokako Ikasle Egunerako deitu zituzten. Plateruena Kafe Antzokian, euskal musikariei omenaldi modura, abesti mitikoei errepasoa eginez euren musika estiloan bertsionatuz. Ikasle Egunean batutako 400 entzuleen aurreran jotzea “kriston esperientzia” izan zela azpimarratzen dute taldeko kideek eta “orain arte eman dute pauso handiena” izan zela.

Orain, berriro “konfort” gunetik atera eta kalean, tabernetan, gaztetxeetan, jaietan,… jendeak interesa duen lekuetan jotzeko gogoa dute. Horregaitik, orain, kontzertu bila aterako dira. Kontzertu horiek euren lehen maketa grabatzeko baliogarri izango zaien esperantza dute gainera.

Taldea ezagutu nahi ezkero, Kohatu izenarekin euren profila daukate. Baina aurrerapen gisa,  hona hemen Plateruenan grabatutako soinuarekin egindako bideoa: ‘Noraezean’.

 Zure publizitatea Mugalarin

Lorentzo records

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu