Abadiñoko udala hasi da herritarren iritzia jasotzen herriko hiri-antolaketako plan orokorra prestatzeko
Mugalari
Abadiñoko Udala hasi da herritarren iritziak jasotzen herriko Hiri-Antolaketako Plan Orokorra -datozen urteetako Abadiñoko bilakaera urbanistikoa zehaztuko duen dokumentua- prestatzeari begira. Horretarako, idazketa taldeko teknikariak hasi dira inkestak egiten etxez etxe.
Jose Luis Navarro alkateak azpimarratu egin du oso garrantzitsua dela herritarren partaidetza izatea Plan Orokorra prestatzeko garaian. «Dokumentu horrek esango digu nolakoa izango den gure herria datozen urteetan: non egin ahal izango diren etxebizitzak, lantegiak, azpiegiturak, e.a. Herritarrek badute, beraz, zeresan handia erabakitzeko norantz eraman nahi duten beren herriaren bilakabidea», esan du.
Inkestalariak hasiak dira jadanik etxeetara agertzen, inkestatuak modu aleatorioan aukeratu ondoren. Herritarren iritziak kontuan hartuko dira Plan Orokor berria egitean. Plan horretarako, 100.00 euroko partida bat sortu da Udal Aurrekontuetan. Alkateak herritarrei eskatu dien lagundu deizaieten inkestalariei euren lanean.
Zure publizitatea Mugalarin
OUTLET Stock Euskadi 2015
Etiquetas: Abadiño