Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
9:45 am,
temperature icon 11°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 51 Km/h

GURE TXIRRINDULARI HAUNDIAK | «Ura eta ardaua edaten genduan lasterketetan»

AGER SARDUI MUGALARI

Ager Sardui

Txirrindularitza munduak Euskal Herrian daukan zaletasuna ezaguna da kirolzale eta gainontzekoen artean. Baina noizkoa da zaletasun hori? Noiztik dator? Zelan bizi zan txirrindularitzea orain dala bost, sei edo zazpi hamarkada?

HOmenaje ciclistas Durangaldea I.GORRITI

Julian Agirrezabal, Óscar Elgezabal, Felipe Alberdi, Fausto Iza eta Antón Barrutia Zornotza Aretoan. | ARGAZKIA | Iban Gorriti

 

Horretaz asko dakie Zornotzako Zelaieta zentroan batu ziran bost txirrindularik. Julian Agirrezabal ( 88 urte), Oscar Elgezabal ( 86 urte), Felipe Alberdi “ Katia” ( 84 urte), Fausto Iza ( 83 urte) eta Anton Barrutia ( 81 urte).

Bete egin zan Zelaieta zentroa. Txirrindularitza munduko ezagun asko, Miguel Madariaga ( Euskadi fundazinoko presidentea) eta Julian Gorospe ( txirrindulari ohia) beste askoren artean.

Garaipen asko protagonistek lortutakoa beraien kirol ibilbideetan. Urte gogorrak, zailtasunak edonon. Eta anekdotak be politak eta interesgarriak. Oscar Elgezabalen eretxiz, “euskaldunek garrantzi gitxi emoten eutsen elikadureari. Lasterketetan botilatxo bi, bata uragaz eta bestea ardauagaz. Ogitartekoa hobeto sartzen zan holan”

Anton Barrutiak be ondo gogoratzen eban bere lehenengo munduko ziklokros txapelketea. Alemaniara bakarrik joan zan, Aleman, Ingeles edo Frantsezik jakin barik. Bakarrik eta negar baten, egun bi behar izan zituan espedizinoko kideak topau arte.

Garaipen askorik ez palmaresean. Lasterketa asko “erosi” egiten ziran. Agirrezabalen berbetan “ ihesaldian joan nintzan hiru txirrindularigaz eta ni nintzan azkarrena esprintean. 500 pesetaren truke, ez neban esprinta lehiatu eta hirugarren amaitu neban”.

Elikadurea, planifikazinoa eta profesionaltasuna asko aldatu diran arren, sasoi haretako txirrindulariek be teknika izugarria eben. Oscar Elgezabalek lehiaketa bitxia irabazi eban. Helmugara azkena heltzen zan txirrindularia zan garailea. “ Oso teknikoa nintzan sasoi haretarako. 45 minutuz,  bizikletea geldi eta hankea lurrean ipini barik egonda irabazi neban probea”.

| Goi mailako protagonistak | Julian Agirrezabal durangarra da. Txirrindulari profesionala 1945 eta 1954 urteen artean. 25 garaipen bere kirol ibilbidean, Espainiako ziklokros txapelketea eta Arrateko igoerea beste batzuen artean.

aguirrezabal

Oscar Elgezabal muxikarra da. Oso txirrindulari erregularra. 1948. urtean lortu zuen bere lehenengo garaipena eta Getxoko klasikea eta Arrateko igoerea ditu bere palmaresean.

Oscar elguezabal

 Felipe Alberdi  ‘Katia’ zornotzarra da. 1952 eta 1961 urteen artean 18 garaipen Portu zituan. Ziklokrosean egin zituan lasterketarik onenak eta Espainiako txapeldunorde izan zan. Espainiako itzulian lider be izan zan.

KAtia Alberdi

 Fausto Iza igorreztarra da. Bere garaipenik garrantzitsuena 1958. urteko Espainiako itzuliko etapea izan zan.

fausto

 Anton Barrutia. Iurretan jaioa. Palmaresik zabalena eta garrantzitsuena berak dauka. Profesionala 1953 eta 1966 urteen artean. 52 garaipen. Urteko munduko ziklokros txapelketan laugarren sailkatu zan. Bere kirol ibilbidea amaitu aurretik, KAS taldeko zuzendari izan zan.

Anton Barrutia

Mahai ingurua amaitu eta Jauregibarria jatetxean egindako bazkariagaz amaitu zan eguna. Bost txirrindulari handi, bost lagun, bost irakasle… Izar zaharren diztirek Zornotzako Zelaieta zentroa argitu eben.

*Ager Sarduy (Gernika-Lumo, 1976) Bizkaia Irrratiko kazetaria da

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu