Larunbata,
2024ko Azaroak23

MugaKultura

loader-image
Durango
9:58 am,
temperature icon 11°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 51 Km/h

Zirardamendiko gudariak gogoan

Sabino Arana Fundazioa

Jose Landa eta Jose Maria Otxoa de Txintxetugudariek frankismoaren sasoiko hainbat hamarkadatan Gerra Zibilean hildako lagunei omenaldia egin zieten modu beretsuan, atzo, gudarien familiarteko batzuek eta hainbat erakundetako kidek lore-eskaintza egin zuten Elgoibarko Aiastia-San Migel deritzon inguru horretan, 1952. urtean horien guztien omenez jarritako gurutzean.

Zirardamendi2

ARGAZKIA · Sabino Arana Fundazioa

Gudarien familiakoak fronteko leku horretara joan ziren, besteak beste, Elgoibarko alkate andre Ane Beitiak; Bildu eta EAJ-PNVko zinegotziek; “Elgoibar 1936”elkarteko Iñaki Odriozolak; etaSabino Arana Fundazioko zuzendaria Irune Zuluagak lagunduta. Han, 1936ko irailaren 25ean, JoseTxintxurreta, Paulino Beraza, Juan Zabala, Blas Larrazeleta, Ambrosio Etxebarria, Felipe Elorriaga, Sabin Atutxa, Emeterio Llavori, Eusebio Gaubeka, Juan Agirre, Imanol Etxebarria, Marcelino Gandarias, Miguel Palacio etaFélix Arbuluk bizia galdu zuten Mola jeneralarenagindupeko soldadu erreboltarien kontra borrokan ari zirela. Gogorarazi behar dugu gudari horiek guztiek egindako balentria dela eta, frankisten konkista gerarazi zela hilabete batzuetan eta, horri esker, lehen Eusko Jaurlaritza eratu zela Gernikan.

Urtero-urtero irailaren azken aurreko igandean antolatu nahi izango luketen ekitaldi honen bidez, antolatzaileek gogorarazi nahi izan zuten euskal soldadu gazte horien ahalegina eta azpimarratu nahi izan zuten memoria historikoa funtsezko bidea dela elkarbizitza eta adiskidetzea sustatzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu