Larunbata,
2026ko Azaroak14

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Gaztelua auzoko bizilagunek San Martin eguna ospatu dute ermitan egindako askariarekin

MUGA OHITURAK

Abadiñoko Gaztelua auzoko bizilagunek San Martin eguna ospatu zuten ostegunean, azaroaren 12an, urtero bezala. Eguneko hitzordu nagusia auzotarrek ermitara eramandako produktuekin egindako askaria izan zen, lagunen arteko topagune eta ospakizun bihurtuta.

ARGAZKIAK · MIKEL GARAIZABAL

Egun horretan, ermitan meza ere egin zuten, urtero legez. Barruko aldarean, San Martin Aita Santuaren eta Andre Mariaren irudiak daude.

Mikel Garaizabalek MUGAri azaldu dionez, azken hamarkadetan hiru zaharberritze-lan egin dituzte ermitan: 1982an, 2006an eta 2024an. Azken esku-hartze garrantzitsua teilatua berritzea izan zen.

Ermitaren ondare historikoaren artean, 1984an aurkitutako Goi Erdi Aroko inskripzioa duen harria ere nabarmentzen da. Horrela, Gaztelua auzoak urtero azaroaren 12an mantentzen duen ohiturari eutsi dio, meza eta auzotarrek elkarrekin egindako askaria uztartuz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu