Osteguna,
2026ko Urriak08

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Mallabiak irakurketa kluba sortu du 3 eta 5 urte arteko haurrentzat

Mallabiko Udalak Irakurketa Klubaren jarri du martxan, 3 eta 5 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta. Jarduera Oihana Etxegibel durangarrak dinamizatuko du, eta Kultur Etxeko txiki-txokoan egingo da.

Oihana Etxegibel. ALEA.EUS

Programak hiru saio izango ditu: urriaren 22an, azaroaren 12an eta abenduaren 10ean, 17:00etatik 18:00etara. Hiru saioetan familia talde berak hartuko du parte.

Jarduera doakoa izango da, eta gehienez 15 familiak parte hartu ahal izango dute. Haurrek amarekin, aitarekin edo erreferentziazko pertsona heldu batekin parte hartu beharko dute; beraz, ezin izango dira bakarrik joan.

Izena emateko epea urriaren 20ra arte egongo da zabalik. Interesa dutenek liburutegiko 943 176 691 telefono zenbakira deituta eman ahal izango dute izena.

Ekimen honen bidez, Mallabiak familiei irakurketaren inguruan partekatzeko gune bat eskaintzen die, txikienak txikitatik liburuetara hurbiltzea sustatzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu