Astelehena,
2026ko Uztailak20

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

‘Udako zaparrada’, Maite Atutxa

MAITE ATUTXA

Udako zaparradei: Eskerrik asko!

Ad imbres aestivos:Gratias tibi ago

Irudia · AMAIA ZIGORRAGA

Jotzen du eguzkiak

sutsu eta gogotsu,

lurra sentitzen da

lehor eta egarritsu.


Daude aberetxoak

itzalean lokartsu,

denok sentitzen gara

alper eta neketsu.

MAITE ATUTXAREN LIBURUAK SALGAI.


Baserrian errezetan

plegariak indartsu,

“Euri zaparrada bat”

eskatzen da kementsu.


Haizea ziztuka hasi da

negar soinuaren berdintsu,

hasi da euria

gogor eta oparitsu.


Plik-plok, plik-plik, plik- plak, plak,

Plik-plok, plik-plik, plek -pluk,

lurra dago jada,

zoriontsu eta baketsu!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu