Astelehena,
2026ko Ekainak15

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

‘Gerezi denborak’, Maite Atutxa

MAITE ATUTXA

Gerezi denbora dator

ekainaren hasieran,

eta nire buruan berpizten dira

nire emakume-hastapenak.

IRUDIA · AMAIA ZIGORRAGA

Hilekoaz bat, etorri zitaizkidan

emozio, hunkidurak oso sentiberak,

ezin ditut ahaztu sekula santan

eta malkoekin betetzen da nire barnea.


Baina malkoak ez dira hitsak, ezta goibelak

baizik eta gozoak, samurrak eta alegerak,

zelako gauzak dituen bizitzak

txarrak eta ezin hobeak!


Ohean zaudela burukoak laztantzean

etortzen zaizkizun gogoetak,

ezin dituzunean ulertu ezta aditu

eta ohetik altzatu egin behar zarenean.


Begiratzen duzunean ilargia

malkoak irtetzen dira bete-beteak,

ez duzu ulertzen zergatia

eta zure burua ezagutzen, ezta.


Horiek dira gerezi denborak

guztiok pasatzen dugun sasoi ederra,

lehenengo dantzak, besarkadak, laztanak

ahaztezinak den-denak!


Gerezi denborak, liluragarriak

beti egongo direnak gordeta,

zure bitxien artean eta kanporatu

une zoragarri eta alaietan!
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu