Ostirala,
2026ko Maiatzak15

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Kontseilu Sozialistak Elorrion eta Durangon ‘Munstroak sortzen direnean’ lana proiektatuko du

MUGA ANTIFAXISTA

Datorren eguaztenean eta eguenean, Munstroak sortzen direnean dokumentala ikusteko aukera izango da Durangaldean. XXI. mendeko faxismoari buruzko ikus-entzunezkoa Durangaldeko Kontseilu Sozialistak antolatu du. Proiekzioak 19:00etan Elorrioko gaztetxean izango dira, maiatzaren 20an, eta 18:00etan Zugaza Zineman, maiatzaren 21ean.

Proiekzio bakoitzaren aurretik solasaldi labur bat egingo da, gaur egungo faxismoak hartzen ari diren formen inguruan hausnartzeko eta horri aurre egiteko antolatu beharreko antifaxismoaren beharraz eztabaidatzeko. Dokumentala euskaraz eskainiko da, sarrera doakoa izango da eta ordubete eta erdiko iraupena dauka.

Faxismoaren gaur egungo aurpegiak aztergai

Diario Socialistak ekoitzi duen dokumentalak Europako hainbat herrialdetako kazetari, ikerlari eta militante antifaxisten testigantzak biltzen ditu. Lanak gaur egungo faxismoaren hiru adierazpen nagusi identifikatzen ditu: ultraeskuineko alderdi parlamentarioak, kaleko talde faxista eskuadristak eta oinarri sozial erreakzionarioa. Fenomeno horien ezaugarriak eta elkarren arteko loturak aztertzen ditu.

Izenburua Antonio Gramsci pentsalari marxistaren esaldi ezagun batean oinarritzen da: “Mundu zaharra hiltzen ari da, berriari kostatzen zaio jaiotzea, eta bitarte horretan sortzen dira munstroak”.

Euskal Herriko bost hiriburutan aurkeztu ostean harrera beroa izan du dokumentalak, eta datozen asteetan beste hainbat herritan ere eskainiko dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu