Osteguna,
2026ko Apirilak30

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Badator Enrike Renteria pintura lehiaketaren XXVIII. edizioa

Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Sociedad Artístico Cultural Zornoza Elkarteak Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren edizio berri bat antolatu dute, herriko sorkuntza artistikoa sustatzeko eta aire zabaleko pinturari balioa emateko helburuarekin. Lehiaketa uztailaren 5ean egingo da, Amorebieta-Etxanoko hiri-ingurunean, eta parte-hartzea doakoa izango da.

Lehiaketa hau Enrike Renteria Mardaraz artistari egindako aitortza da. Amorebieta-Etxanon jaiotako margolariak bere bizitza osoa eman zuen pinturari lotuta, eta gaur egun ere bere ibilbideak inspirazio iturri izaten jarraitzen du.

Pintura lehiaketa aire librean

Lehiaketa tradizionala aire zabalean egingo da, uztailaren 5ean, Amorebieta-Etxanoko herrigunean. Artelanak antolakuntzak zehaztutako eremuaren barruan margotu beharko dira eta lanen motibo edo gaia, eremu horretan egongo den edozein elementu izan daiteke. Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, teknika eta neurri librekoak, baina ez du sinatuta egon behar.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek egun berean eman ahal izango dute izena Zelaieta Zentroan, 09:00etatik 11:00etara; eta baita mezu elektroniko bidez ere,  saczornoza@gmail.com helbidera idatzita. Izena ematen den unean zigilatuko dira lehiaketan erabiliko diren euskarri edota oihalak. Lan guztiak Zelaieta Zentroan aurkeztu beharko dira, egun berean, 16:00etatik 17:00etara eta obra entregatzen den momentuan. 14 urtetitik gorako parte-hartzaile bakoitzak 15€-ko dieta jasoko du bere lana ematen duenean.

Saridunak arte plastikoetan adituak diren pertsonek osatuko epaimahaiak erabakiko ditu. Guztira, 500 eurotik 150 eurora bitarteko 6 sari banatuko dira. Horiez gain, saririk jaso ez  duen herriko obra onenari 150€ko saria ere banatuko zaio.

Sari-banaketa uztailaren 5ean egingo da, 18:00etan, eta saritutako lanak Zelaieta Zentroan izango dira ikusgai uztailean zehar. Era berean, obra horiek SAC Zornotzaren esku geratuko dira, eta erakusketan egongo dira salgai. Salmentatik bildutako dirua helburu sozial baterako izango da. Sarituak izan ez diren lanak egun berean jaso beharko dira, jasotzen ez direnak antolatzaileen esku geratuko dira.

 `Zintzilik´ lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea maiatzaren 4an zabalik

Artelanei jarraipena emanez, maiatzaren 4an zabalduko da `Zintzilik’ arte lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea. Interesdunek Zelaieta Zentroko harrerara jo beharko dute, edo 94 630 06 50 telefonora deitu. Lehiaketa honetan parte hartzeko olanak Zelaieta Zentroan bertan eskuratu ahal izango dira. Euskarria bere kabuz lortuz gero, ezinbestekoa izango da olana horrek oinarrietan zehaztutako ezaugarriak betetzea, ondoren lan horiek herriko balkoietan ikusgai jarri ahal izateko.

Edizio honetan, aurkeztutako lanek Amorebieta-Etxanoko hiriguneko txokoren bat izan beharko dute ardatz, hala nola kaleak, eraikinak, zubiak edo artistak hautatutako bestelako guneak. Lanak loneta gainean egin beharko dira, ondoren herriko balkoietan “zintzilik” erakusteko.

Euskarria norberak eskuratzen badu, ezinbestekoa izango da zehaztutako baldintzak betetzea: 1,30 x 1,50 metroko neurria izatea, ehun sendokoa izatea eta ertzetan 4 mm-ko botoi-zuloak edukitzea. Baldintza horiek derrigorrezkoak dira obrak balkoietan behar bezala erakutsi ahal izateko.

Lanak ekainaren 19a arte aurkeztu ahal izango dira, Zelaieta Zentroko harreran. Obrak biribilduta entregatu behar dira, hau da,  tolestu gabe, eta inskripzioaren egunean jasotako fitxa grapatuta. Era berean, parte-hartzaileek 20 euroko dieta jasoko dute obra entregatzen duten egunean.

Kasu honetan ere, epaimahaia adituek osatuko dute eta lau sari egongo dira: 1go saria, 500 eurokoa; 2. saria, 300 eurokoa; 3. saria, 200 eurokoa; eta publikoaren saria 150 eurokoa. Azken sari hori herritarren botoen bitartez erabakiko da. Horretarako hautestontzi bat jarriko da Zelaietan uztailaren 1etik 3ra bitartean (biak barne). Kasu horretan ere, epaimahaiak iradoki ahal izango du sari bakoitzari esleitutako kopuruak banatzea edo aldatzea, aurkeztutako obren kalitatearen arabera. Sari-banaketa uztailaren 5ean izango da, 18:00etan, Zelaieta Zentroan, eta obrak balkoietan erakutsiko dira uztailean zehar.

Saritutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira, eta saritu gabekoak irailaren 7tik 11ra bitartean erretiratu beharko dira Zelaieta Zentroan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu