Asteazkena,
2026ko Apirilak29

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

‘Erlea eta lorea’, Maite Atutxa

 

MAITE ATUTXA


MAITALE ULERTEZINENTZAT.

AMANTIBUS MALE INTELLECTIS.


Erleak ditu begiak

soilik lore batentzat,

bere zurtoin liraina

eta aurpegi politentzat.

IRUDIA: AMAIA ZIGORRAGA


Loreak ditu ezpainak

azukrez beteak,

erleari gustatzen zaio

eztiki musukatzea.


Denbora ematen dute

udaberri urrezko egunetan,

elkarri begira maiteminduta

eta meleka ametsetan.


Egunen baten erleak

eramango du lorea,

bere hanka finetan lotuta

kolorezko mundua ikustera.


Udaberri beti den

leku  zoragarri bat aukeratu,

paradisuan biziko dira

pozik eta zoriontsu.


Euren seme-alabak

hantxe jaioko dira

eta bizi, miragarriro

maitale ulertezinak.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu