Asteazkena,
2026ko Apirilak22

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

DURANGO KANTARI · Ein Go! taldearekin topaketa berria igandean Merkatuan

Igande honetan, Durango Kantari ekimenaren topaketa berri bat egingo da. Hitzordua eguerdiko 12:30etan izango da Merkatuan, eta oraingoan Ein Go! taldea arduratuko da topaketa girotzeaz.

Udalak herritarrak saio berri honekin bat egitera, abestera eta gozatzera gonbidatzen ditu. Parte hartzea errazteko, Durango Kantari-ren kantutegia udalaren webgunetik www.durango.eus edo ekitaldiko karteletan aurki daitekeen QR kodearen bidez eskuratu daiteke.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu