Asteazkena,
2026ko Apirilak22

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

‘Sendabelarrak. (Nire amaren omenean)’, Maite Atutxa

MAITE ATUTXA

Argitsu dago landa 

eguzki beteaz

lurrintzen du airea

hego haize epelak.

IRUDIA: AMAIA ZIGORRAGA.

Ez du euririk egin

azken egunetan,

loreak ondo lehortzeko

hori da behar dena!.


Lolotan dau basoa

ixilik, bakean,

siestatxoa botatzeko 

une egokiena.


Asunak, kamomila

ezkia, berbena,

hartzen ditu erizainak

errezu artean.


Belarrak sendateko

minak gorputza(re)nak,

eta maiz biguntzeko

espirituarenak.


Emakume gurtua

mirestuarena,

andra magikoena

jainkosa gorena!

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu