Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
1:13 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 51 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

ELORRIO · Haurrentzako irakurketa kluberako deialdi berria zeharo arrakastatsua izan da

KULTURA ELORRIO

Irakurketa klub honetan haur bakoitza heldu baten laguntzaz murgilduko da literaturaren munduan: euskal tradizioko moldeak oinarri hartuta, ipuin-kontaketak, liburuen gomendioak, hitz-jolasak edota ahozkotasuna landuko dituzte.

Bost saio egingo dira denera, hilabete bakoitzean bat: urtarrilaren 24an egingo dute lehen hitzordua, eta hurrengoak otsailaren 13an, martxoaren 12an, apirilaren 9an eta maiatzaren 14an izango dira. Adinaren arabera bi taldetan banatuko dira irakurleak. Hala, 3 eta 5 urte artekoen saioak 17:00etan hasiko dira, eta 6 eta 8 urte artekoenak 18:00etan.

Plaza mugatuko deialdia da eta berehala bete dira taldeak. Nolanahi ere, kanpoan geratu direnak itxaron-zerrendan egongo dira. Apuntatzeko, deitu udal liburutegira edo idatzi liburutegia@elorrio.eus helbidera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu