Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
11:22 am,
temperature icon 13°C
Humidity 77 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Zehaztu dira Amorebietako Haizetara lehiaketaren 16. edizioa irabazteko hautagai izango diren nazioarteko 9 bandak

Bederatzi taldek osatzen dute Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketaren hamaseigarren edizioko kartela. Edizio berri hau ekainaren 23, 24 eta 25eko asteburuan izango da.

Bulbalkan.

Martxoaren 1ean amaitu zen izena emateko epea, eta guztira 53 taldek aurkeztu zuten 16. edizio honetan parte hartzeko hautagaitza. Izena emandako bandak 12 nazionalitatetakoak dira (Frantzia, Belgika, Portugal, Herbehereak, Argentina, Benin, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Mexiko, Serbia eta Espainia); eta estatuari dagokionez, 11 probintzia desberdinetakoak (Madril, Bartzelona, Nafarroa, Bizkaia, Almeria, Palentzia, Zaragoza, Murtzia, Pontevedra, Segovia eta Araba).

 

Bederatzi bandak aukeratzerakoan, teknikari-taldeak aurkeztutako material grafikoa, soinuduna eta bisuala baloratu du, baita bidalitako curriculuma ere. Era berean, kontuan hartu dira aurkeztutako proposamenen kalitate artistikoa, eta musika-estilo eta jatorri aniztasuna.

 

1.- JUKEPOP. Frantzia + Belgika.

2.- BULBALKAN. Madril.

3.- LA FANFARE SAUGRENUE. Tours, Frantzia.

4.- HARMONY´S BRASS BAND. Benin.

5.- BACK CHAT BRASS. Erresuma Batua.

6.- RENNIW BRASS BAND. Puebla, Mexiko.

7.- GATA BRASS BAND. Almeria.

8.- DIRTY DÜRÜM BRASS BAND. Vitoria-Gasteiz.

9.- JAZZ HUNTERS. Zaragoza

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu