Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
9:40 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Juan Uribe Alberdi izango da Durangoko bonbardaketako biktimen oroimen ekitaldian lekukoa

  

· Oroimen ekitaldia Andra Mariako elizpean egingo da martxoaren 31n, 19:30ean

 

Juan Uribe Alberdik 96 urte ditu. Durangoko San Roke auzoan, Bustintza baserrian bizi zen amama, guraso, osaba bat eta bere hiru neba-arrebekin Durango bonbardatu zutenean. Amama Josefa, ama Bitori, aita Ignacio, osaba Pedro eta Felicitas, Ignacio eta Maribi neba-arrebak. Lau neba-arrebetan nagusiena zen Juan Uribe. Durango bonbardatu zutenean, 10 urte zituen.

Juan Uribe. Durangoko 1936 Kultur Elkarteak grabatutako lekukotzaren irudi bat (Gerediaga Elkarteak bidalitakoa)

Aita lorezaina zen eta tarteka lurrak goldatzen egiten zuten lan. Martxoaren 31n, aitari laguntzen izan zen Juan Uribe, “Kornelioren txaletean”, gaur egun Ertzain etxea dena. Hantxe ikusi zituen “aeroplanoak” pasatzen eta bonbak jaurtitzen. Lehenengo zer ziren ez zen jabetu, baina gero aitarekin babesa aurkitu zuen gertu. Eurak ez ziren zauritu eta behiak ere ez, baina eraikinean inpaktatu zuen lehergailu batek goldearen gainera jaurti zituen hainbat harri eta apurtu egin zen.

Bonbardaketa baretu zenean, aitak etxera bidali zuen Juan Uribe, behi eta guzti. Durango zeharkatu zuen San Rokeraino eta etxerako bidean hondamendiaren alderik gordinena ikusi zuen.

Hurrengo egunetan amamaren etxera, Iurretako Oromiño auzora joan ziren neba-arrebak eta handik Karrantzara lehenengo eta Torrelavegara hurrengo alde egin zuten.

Durango 1936 Kultur Elkarteak 2007tik, besteak beste, bonbardaketa bizi izan zuten durangarren lekukotzak jasotzen ibili da Juan Uribe Alberdiren lekukotza jasota dute. Beste askoren lekukotzekin batera, Durango 1936.org webgunean ikusgai izango da laster.

Honako hau, elkarrizketa osoko pasarte bat da: HEMEN.

Oroimen ekitaldia Andra Mariako elizpean egingo da martxoaren 31n, 19:30ean. Kattalin Garaita Zurikaraik aurkeztuko du ekitaldia. Kriskitin Dantza Taldeak eta Bogoroditsie abesbatzak parte hartuko dute Literatur irakurketa laburra ere izango da, Leire Mendiburu Garaiarren eskutik.

 

Bisita gidatuak

Astean zehar, Durangoko 6 ikastxeetako 450 ikasleri zuzendutako bisita gidatuak kudeatuko ditu Gerediaga Elkarteak. LH5, LH6, DBH4 eta 2. Batxilergoko ikasleek bonbardaketa ezagutzeko aukera izango dute “Aztarnak” ibilbidea egiten duten bitartean.

Ibilbide berdina egiteko aukera egongo da, doan, larunbatean ere. Goizean, gazteleraz eta euskaraz ordu t’erdiko bi saioa izango dira. Ibilbidea egiteko, dena dela, aurrez izena eman behar da Gerediaga Elkartean, emailez gerediaga@gerediaga.eus edota telefonoz 946818066 zenbakira deituta.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu