Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
8:02 am,
temperature icon 9°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Azken sarrerak Porrotx eta Marimototsekin 35 urtetako abenturak ospatzeko bihar Ermuan

Gure pailazo talde gustukoenak 35 urte bete ditu eta bihar Urteak bete, abenturak bizi ikuskizunarekin ospatuko dute urtebetetzea Ermuan. «Pirritx gurekin egongo ez bada ere, ez dira faltako kantuak, dantza eta haur guztien parte hartzea Porrotx eta Marimototsekin», adierazi du Udalak.

Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea, eta hori izango da gure ospakizuna: beste abentura bat bizitzea, abentura bat gehiago.
Aurreko ikuskizunekin gertatu bezala, Porrotx eta Marimototsek bi saio eskainiko dituzte ostiral honetan, martxoak 24, gure herrian: bata 17:00etan eta bestea 19:00etan.
Bi saioak sarrera guztiak agortzear daude. Ikuskizunera joan nahi baduzu, erosi txartelak 6 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, aurretik amaitzen ez badira, Ermua Antzokiko leihatilan emanaldiak hasi baino ordubete lehenagotik.
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu