Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:40 am,
temperature icon 11°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

Zabalik da Elorrioko Ferixa Nausiko kartel lehiaketarako izen-ematea

Elorrioko jai nagusiak irailaren 2tik 10era ospatuko dira aurten. Horiek iragartzeko kartel lehiaketa martxan da dagoeneko. Diseinu irabazlea jaietako kartel legez zein esku-programaren azalean erabiliko da, eta irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du. Era berean, aurkeztutako gainerako kartel guztiak ere jaietako esku-egitarauan argitaratuko dira.

Partaide bakoitzak nahi duen teknika erabili eta nahi beste kartel aurkeztu ahal izango du, baldin eta kartelok beste lehiaketaren batean sarituak izan ez badira. Beste baldintza batzuk ere bete beharko dira: hala-nola, kartelek 70/50 cm-ko neurria izango dute, Ferixa Nausikoak 2023 – Elorrio – irailak 2-10 – testua derrigorrean agertuko da, eta euskarri digitalean (Photoshop programarekin formatu bateragarria), hau da, diskoan, eta luma paperean inprimatuta aurkeztu beharko da, sinatu gabe, Elorrioko Udaleko HAZ- Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Horiekin batera, parte-hartzaileek gutunazal itxi bat entregatuko dute, barruan honako datuak adierazita: izena, bi abizen, helbidea, e-maila eta harremanetarako telefono zenbakia. Luma paperean, CD-an eta gutunazalean ez da agertuko egilea identifikatzeko balio duen daturik, soilik berak aukeratutako leloa edo izenburua.

Kartel irabazlearen aukeraketan herri-epaimahaiak eta epaimahai teknikoak hartuko dute parte. Lehenengoan nahi duen guztiak izango du botoa emateko aukera, aurkeztutako lan guztiak Iturri Kultur Etxeko sarreran eta www.elorrio.eus-en ikusgai egongo direlako, ekainaren 1etik 16ra arte.

Ez dira jarriko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen artikuluak betetzen ez dituzten lanak, zehazki, sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerrarazteari dagokiona (3.6. art.) eta komunikazio ez- sexistari dagokiona (18.4. art.).

Epaimahaia

Epaimahai teknikoa udaletxeko eta jai-batzordeko kideek eta arte grafikoetako profesionalek osatuko dute. Epaimahai horrek herri-epaimahaiaren botoak kontuan hartuta hautatuko du kartel irabazlea.

Erabakia apelaezina izango da eta ekainaren 21ean argitaratuko da udalaren webgunean. Saria hutsal deklaratu ahal izango da. Elorrioko Udalak kartel irabazlearen kopiak egiteko, argitaratzeko edota erakusteko eskubideak gordeko ditu beretzat. Bestalde, epaimahaiak kartelaren behar bezalako irudikapena bermatzeko aldaketak iradoki ahalko dizkio lehiakideari.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarriak erabat onartzea. Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Iturri Kultur Etxearekin (946.032.032) edo bidali korreo elektronikoa iturri@elorrio.eus helbidera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu