Asteazkena,
2024ko Maiatzak01

MugaKultura

loader-image
Durango
8:48 am,
temperature icon 9°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

DENON ARTEAN LORTUKO DUGU · Elorrioko Araunaonandia baserria berreskuratzeko auzolana martxan dago

Izaskun Ellakuriaga 

DENON ARTEAN LORTUKO DUGU

Auzolanean, auzoko, lagun, ezagun eta senideen laguntzarekin, Arauneta auzoan urtarrilaren 26an sute batek erretako baserria altxatzea da asmoa. Izan ere, baserriaren alde bat guztiz kiskalita geratu zen. Beste erdia, berriz, kalte material garrantzitsuak ditu.

Gerediaga Elkarteak 2002. urtean egin zuen Durangaldeko baserrien irudi bankuan jasotzen diren datuen arabera, fundazio zaharreko baserria da eta XVI. mendeko eraikuntz elementu batzuk mantentzen ditu; gaur egun duen izaera arkitektonikoa XVIII. mendekoa da.

Keinu txiki asko

Bi familia bizi ziren baserrian. Berriro orain bizi diren egoeratik ahalik eta arinen irtetzen laguntzeko diru bilketa hasi dute lagunek baserriaren kostuei aurre egiteko. “Keinu txiki askorekin gauza handiak lortu daitezke” esaldiarekin zabaldu dute deia.
Horretarako honako kontu korronte zenbakia zabaldu dute: LABORAL KUTXA ES91 3035 0003 41 0031119557

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu