Asteazkena,
2024ko Maiatzak01

MugaKultura

loader-image
Durango
7:31 am,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Berrizko Haize-Arrosa taldeak argitaratu duen ‘Tortolaraino’ lehen singlea bolo-bolo dabil sarean

Izaskun Ellakuriaga

Emakumeen betaurreko moreak jantzita, dantzarako eta hausnarketarako doinua argitaratu dute euren proiektuaren aurkezpenerako. 2022. urtean elkartuta hasi du ibilbidea Haizea-Arrosa taldeak. Bost lagunek osatzen dute eta musikan eskarmentu handia daukate. Gehienak Ene Bada taldean ibilitakoak dira: Eneritz Gorritxategi Lariz, Edurtzeta Ania Albizbeaskoetxea, Markos Murillo Gil, David Vallejo Cantero eta Peio Agirre Gimenez.

Azaltzen dutenez, taldearen musika koloreak askotarikoak eta pluralak dira, baina ez dabiltza haize-orratzak markatzen duenaren arabera. Plazaratuko dituzten erritmoak ere ondo hausnartutakoak izango direla nabarmendu dute. Tortolaraino abestiarekin bete-betean elektro-pop-triki erritmoak haizatuz udaberria ongi pasatzeko gonbite alaia egiten dute.

Onintza Enbeita bertsolariak idatzi du kantuaren testua. Bideoklipean ere bera da protagonistetako bat. Bertsolari-kazetariarekin batera, Ana Goitia influenzerra eta telebista aurkezlea ere agertzen da. Biak gizon bat aukeratzeko casting proba bateko arduradunak dira eta “gizontasunaren keriekin tortolaraino” dauela azpimarratzen dute kantuaren errepikan. Andoni Ruiz, Inun, Julen Portillo, Markel Sainz eta Eleder Iglesias dira bideoklipean “gizontasuna” erakusten dutenak. Bideoklipa Iker Villak zuzendu du.

David, Peio, Edurtzeta, Markos eta Eneritz.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu