Asteartea,
2024ko Apirilak30

MugaKultura

loader-image
Durango
12:48 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Abadiñoko Probalekuak ETB1eko ‘Harri Herri’ saio berriaren grabazioa hartuko du larunbat honetan eta 11n 

Abadiñoko Probalekuak ETB1eko “Harri Herri” saio berriaren grabazioa hartuko du, larunbatean, hilak 4, 18:30etik aurrera. Saioa jendearentzat irekita egongo da eta 23:30ak arte luzatuko da, saio horretako hainbat atal grabatzea aurreikusita baitago. Bertan, 28 harri-jasotzailek elkarren artean neurtuko dituzte indarrak. 

“Harri Herri” formatu berritzailea ETB1eko pantailara eta eitb.eus-era iritsiko da martxoaren 27tik aurrera, Ane Muruamendiaraz eta Juanan Legorburu kazetariek eta Iñaki Perurena harri-jasotzaile ohiak aurkeztuta. Guztira 12 emakume eta 16 gizon lehiatuko dira, lau taldetan banatuta, taktika eta estrategia landuz. Lehiaketa tradizionalean inoiz ikusi ez den kirol tradizioa.

Guztira hiru saio, finalerdi bi eta finala eskainiko dira. Saioak Abadiñoko Probalekuan grabatuko dira, martxoaren 4an eta 11n. Lau talde lehiatuko dira gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Gizonak lau harrirekin arituko dira eta emakumeak hirurekin. Harri-jasotzaile bakoitzak harri bakarrarekin egingo du lan, eta denbora jakin bat izango du horretarako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu