Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
5:28 am,
temperature icon 9°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

PLANIK BAI? · Zornotzan jokatuko da asteburu honetan ‘Amore Open 2023’ speedcubing txapelketa ofiziala

Txapelketa Zelaieta Zentroko Amorebieta IV pilotalekuan jokatuko da, eta interesa dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Espainia iparraldeko speedcubing txapelketa garrantzitsuena izango da.

Berta García Amorebieta-Etxanon egongo da.

Speedcubingaren zaleek hitzordua dute asteburu honetan Amorebieta-Etxanon, ‘Amore Open 2023’ txapelketan. Rubiken kuboa edo beste mota bateko puzzleak ahalik eta lasterren burutzeko helburuarekin, parte-hartzaileek programatutako txapelketa eta kategoria ezberdinetan parte hartu ahal izango dute otsailaren 25ean eta 26an. Horrela, Amorebieta IV pilotalekuak Espainia iparraldeko speedcubing txapelketarik handiena hartuko du, 125 parte-hartzaile guztira; bertan izango dira, gainera, nazioko zein nazioarteko saridunik ospetsuenak, horien artean:

  • Julen Simón Iriarte, Iruñea, Espainiako txapelduna eta Espainiako errekorra 2×2
  • Eder Olivencia González, Arrigorriaga, Espainiako txapelduna eta Espainiako errekorra 4×4, 5×5, 6×6 eta Megaminx
  • Berta García, Bartzelona, Espainiako txapelduna eta Europako errekorra 3×3 itsuan
  • Jaime Calzado Gómez, Madril, Espainiako txapelduna eta Espainiako errekorra Clock.
  • Josete Sánchez, Albacete, Espainiako txapelduna 5×5 itsuan, Espainiako errekorra 3×3 esku bakarrarekin eta 5×5 itsuan.
Izen ematea

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek antolatzaileen webgunearen (HEMEN) bitartez eman dezakete izena. Inskripzioaren prezioa 15 eurokoa da eta gehienez 125 lagunek eman dezakete.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu