Asteartea,
2024ko Apirilak30

MugaKultura

loader-image
Durango
6:48 am,
temperature icon 7°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Esne Beltza taldeko Xabi Solanok eta Zigor Iturrieta sukaldariak berotuko dute San Blas jaietako giroa

Izaskun Ellakuriaga

Abadiñoko Ezker Abertzaleak hiru egunetarako jai egitaraua prestatu du. Jan edanarekin batera, musika izango da osagai nagusia. Zigor Iturrieta sukaldaria eta Xabi Solano Esne Beltzak taldeko abeslaria izango dira tartean. Ekitaldi guztiak Abadiñon, Karpan eta elkartasun lonjan izango dira.

Zigor Iturrieta eubatarra.

Kandelaria egunean, otsailak 2, familientzako disko festa eta Zigor Iturrietak gidatuta elkartasun pintxo dastaketa izango dira arratsaldeko 6etan hasita biak.

San Blas egunean, bazkalostea girotzeko DJ Bull izango da musika jartzen eta gabean, 22:30etik aurrera Esne Beltzak taldeko Xabi Solano eta ZigorDZ DJ elkarrekin izango dira. Gainera, egun osoan zehar jan edana izango da nahi beste.

Egitarauko ekitaldiak zapatu arratsaldean amaituko dira. 18:30ean, Bide Batez taldearekin erromeria izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu