Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
6:47 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 22 Km/h

Pintzelak elkartearen pintura erakusketa izango da ikusgai otsailean Amorebietako Zelaieta Zentroan

Otsailean zehar erakusketa berri bat izango da ikusgai Zelaieta Zentroko erakusketa gelan, Pintzelak elkartearen eskutik. ‘Iruditik eskura, ideiatik kolorera, jatorritik amaierara apaltasunetik, argia’ izeneko erakusketa otsailaren 1ean inauguratuko da, 18:00etan, aretoan bertan eta ekitaldi irekia izango da; otsailaren 25era arte izango da ikusgai.

Gainera, diziplina honetan sakondu eta elkartea bertatik bertara ezagutu nahi dutenek Zelaietako zeramika aretoan izango dute aukera, ate irekietako jardunaldietan: otsailaren 17an, 19:00-20:30 ordutegian euskaraz, eta otsailaren 24an, 19:00-20:30  ordutegian gaztelaniaz.

Sormen prozesuaren garatzea

Erakusketaren komisarioa, Pablo Astrain, Pintzelak elkarteak antolatutako pintura ikastaroaren irakaslea ere bada. Elkartearen helburua da arte plastikoen bidez pertsonen sormen prozesua garatzea. Horrela, pinturarekiko zaletasuna duten pertsonek sorkuntzarako, ikaskuntzarako eta garapen artistikorako gune bat aurkitzen dute Pintzelak elkartean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu