Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
6:47 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 22 Km/h

Berrizko ‘Abeletxe’ baserria

Jon Ander Ramos

· Durangarra UPV/EHUko irakaslea da

Berrizko historian eta izendegian bere protagonismoa izan duen baserria dugu honako hau, Eliza eta lehengo udaletxe zein eskolen ondoan kokaturik. Bide ondoan egonda, herriko goipartean planifikatzen hazia zegoen garapen urbanistikoa jatorrizko baserriarekin amaitu, eta handik metro batzuk atzerago eraiki zen planta berriko egungo baserria, jatorrizko baserriaren izena mantendu duena, nahiz eta berriztarren artean eta ahozko komunikazioan Abeletxebarria moduan ere ezaguna izan.

Abeletxe baserria. BERRIZ IRUDITAN

Arestian aipatu dugun moduan, baserri honek bere zeresana izan du XX. mende amaieran eta XXI. mende hasieran bertako landetan antolaturiko auzune berrian, izena emanez: Abeletxe auzunea.

Baserria margo batean. ARGAZKIA: JON ANDER RAMOS

“… la casa rústica titulada Abelechea… situada en la Cofradía o barriada de San Lorenzo jurisdicción de la Anteiglesia de Berriz, que comprende con su tejabana cincuenta y cinco esta-dos, equivalentes a doscientos nueve metros cuadrados superficiales de planta solar… y la que se compone de pisos bajo y alto y desbán, con sus correspondientes divisiones y habitaciones…”
Durangoko Jabego Erregistroa, 1/ 229. or. (1866).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu