Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
9:11 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuko lanak, amaitzear

Durangoko Udala Ezkurdi Jai Alai pilotalekua eraberritzeko lanak amaitzen ari da, 1.271.826 euroko inbertsioaren eta 10 hilabeteko iraupena izan duten obrak egin ondoren. Lan hauek Udalak irtenbidea emango die pilota, zesta eta pala kluben aspaldiko aldarrikapenei, klub horiek urteak baitzeramatzaten instalazioak berritzeko eskatzen, mantenimendu faltak estalkitik ura etengabe iragaztea eragiten baitzuen.

Luis Pueyo arkitektoak 1952an eraikitako frontoian egindako lanak estalkia ordezkatzean, irisgarritasunean, jolasgunea hobetzean eta energia eraginkortasuna hobetzean oinarritu dira. Lanak estalkitik hasi ziren, eta horrek eragin du inbertsiorik handiena, frontoiaren kokapena dela eta, konplikaziorik handienak sortu baititu.

Frontoiaren birmoldaketa gobernu taldeak legegintzaldi hasieran aurkeztutako Gobernu Planeko neurrietako bat izan zen. Ildo horretan, Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak durangarrei baldintza duinetan dauden instalazioak eskaintzearen garrantzia nabarmendu dute:

“Zoritxarrez, eta urte luzeetako mantenu ezak eraginda, Durangorako hain garrantzitsua eta historikoa izan den pilotaleku honek ez zituen betetzen gutxieneko baldintzak. Orain, berriz, pilota, pala eta zesta klubetako haur eta gazteek berriro gozatu ahal izango dute euren gogo eta ilusioen maila berean dagoen frontoi batez. Lan hauekin pilotalekuari inoiz galdu behar ez zuen disdira itzuli nahi izan diogu”.

Oinarrizko baldintzak beteta

Estalkia berritzeaz gain, irisgarritasuna ahalbidetzeko lanak egin dira, kantxaren erdialdera arrapalan sartuz. Frontisa eta alboko pareta ere konpondu dira, eta joko eremua berriz asfaltatu da, Pilota eta Zesta Federazioak eskatzen dituen oinarrizko baldintzak betetzeko. Gainera, kontrakantxako sarea eta zorua berriztu dira. Azkenik, energia eraginkortasuna hobetzeko hainbat lan egin dira, argiztapena ordezkatu eta indartzeaz gain.

Urtarrilaren 27ko asteburuan egingo den inaugurazioari begira, udal arduradunak lanean ari dira lehen mailako zesta eta pilota partidak Durangora ekartzeko, herriko kluben partidekin tartekatuta.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu