Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
11:14 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

Ibilbide berriak Durangaldea ezagutzeko Alpino Tabira mendi taldearen eskutik

MUGA Turismo

2022. urtean “Ermitak bide, Durangaldea bizi” ibilbide liburuarekin hasitako bideari jarraituz, aurten ere ibilbide barriak proposatuko dituzte Durangaldea ezagutzeko. Ekintzak Alpino Tabira mendi taldearen urteko egutegian txertatuta egongo dira eta lehen irteera urtarrilaren 21ean izango da.

Iurretako Ertzillako garaitik pasako da. IBAN GORRITI

Proposatzen duten ibilbidea zirkularra da, Iurretako Aita San Migel plazan hasi eta amaitzeko. 15 kilometro ingurutan, Garaiko 2 ermitak eta Iurretako 4 ezagutzeko aukera egongo da. Ertzillako garaia eta Gallandako tontorra ere ibilbidean sartuta egongo dira. Ibilbidean zehar, inguruko ondareari buruzko aipamenak egingo dira.

Irteera ordua, urtarrilaren 21ean, goizeko 8:30ean izango da Aita San Migel plazatik. Ekintza bera doakoa bada ere, aurretik izena ematea gomendatzen dute. Horretarako urtarrilaren 17an eta 19an, klubeko ohiko ordutegian egin daiteke, edota katazka@alpino-tabira.org helbide elektronikora mezu bat bidalita.

“Ermitak bide, Durangaldea bizi” liburuko 8. Ibilbidea jarraituko dute Azkorrako San Kristobal ermita-monastegira heldu bitartean. Gero, ipar bidearen puntu larrosak, Lukuarretara heldu bitarteko gida izango dira. Lukuarretan Gallanda tontorrerako bidea hartu eta, berau gaindituta, eguneko aldatz gogorrenak ere gaindituko dira.

Arakaldo, Amatza, Garaizar…

Hurrengo, Arakaldo inguratzea tokatzen da, pistak eta pinudiak igertzen dira tarte horretan. Aurrerago GR38 -Ardo eta Arrainaren ibilbidearekin- elkartu eta Amatzako San Martin ermitaraino helduko dira. Ermita gogoz geratu ezkero, Colacaoren buelta jarraituta Garaizarko San Mames ondotik pasatu dira Iurretako Aita San Miguel plazara bueltatu aurretik.

Goizeko 8:30ean irten eta 13:30erako ibilbidea amaitzea aurreikusi dute antolatzaileek.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu