Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
7:57 am,
temperature icon 5°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Elorrioko Argiñeta balioan jartzeko proiektua abiatuko da laster

2023ko aurrekontuetan herriko ondarea babestu eta kudeatzeko partida sendoa bideratu da, eta Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntzarekin batera, urte hasieran, Argiñetako proiektuaren atal urbanistikoa garatuko du Elorrioko Udalak. 365.800 euroko aurrekontua du proiektuak.

Argiñeta. IBAN GORRITI

Argiñetako irisgarritasuna hobetzea da lanen helburuetako bat. Horretarako, urte hasieratik eta hiru hilabeteko epearekin, errepide nagusitik baselizarako sarbidea egokituko da. “Bertaratzen diren guztiek arazorik gabe bisitatu ahal izango dute Argiñeta; azken finean, denok dugu gure ondareaz gozatzeko eskubidea”, azpimarratu du Alazne Mendizabal Ondare saileko zinegotziak.

Bestetik, lanen baitan, ingurua zaintzeko, hiri-altzari berriak ere jarriko dira, eta baita baselizaren eta nekropoliaren esparrura ibilgailuen sarrera mugatzeko piboteak ere.

Alazne Mendizabal, Ondare saileko zinegotzia. ELORRIOKO UDALA

Horrez gain, Argiñetako haritzetako baten sustraiek zenbait hilobi mugitu dituzte, eta hilobiak birkokatzeko lanak ere egingo dira. Bide batez, azpiko drenajea ere hobetuko dutela aurreratu du Mendizabalek, guneari eragiten dieten hezetasunak ekiditeko.

“Ondarea zaintzea oso garrantzitsua da guretzat»

Proiektua arkeologian aditua den taldeak gainbegiratu du, eta esku-hartzeek “ingurua ahalik era gutxien eraldatzea” izan da erabilitako irizpide orokorra. “Ondarea zaintzea oso garrantzitsua da guretzat, eta ziur gaude bide horretan emandako pausu guztiak egin beharreko apustua direla”, gaineratu du Mendizabalek.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu