Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
12:58 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 64 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Euskaraldiko ‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’ txapak eskuragarri izango dira gaurtik aurrera Amorebietan

Euskaraldiaren edizio berria azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurten, eta dagoeneko izena eman duten zornotzarrek ahobizi eta belarriprest txapak eskuratzeko aukera izango dute gaurtik, azaroaren 2tik aurrera. Bi leku jarri dira horretarako: Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) 7:30etik 15:00etara, eta Zelaieta zentroa 8:30etik 21:30era. Txapak eskuratzeko Euskaraldiko aurtengo edizioan izena eman beharko da aurretiaz.

Izen ematea zabalik

Euskaraldian oraindik izena eman ez dutenek zabalik dute aukera: https://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunearen bidez egin dezakete. Halaber, aurreko edizioan Arigune gisa izena eman zuten elkarte, entitate eta establezimenduek ere badute oraindik izena emateko aukera. Horiek horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak deialdi berezia egin nahi die herriko denda, taberna eta elkarteei, Euskaraldian izena eman dezaten eta euren establezimendua Arigune gisa identifika dezaten. Entitateen izen-ematea https://ariguneak.euskaraldia.eus/izen-ematea/ loturaren bidez egin behar da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu