Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
10:29 am,
temperature icon 11°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

‘Durango Sor(tzaileen)leku’ beka jaso duten 3 proiektuk argia ikusiko dute hilabete honetan

Sortu zenetik urtebete igaro ondoren, ‘Durango Sor(tzaileen)leku’ ekimenak lagundutako proiektuek argia ikusten jarraitzen dute. Datozen asteetan, ‘Amantra’ (Egoitz Etxebarria), ‘Edurnezuriren Hiru Heriotzak’ (Ander Berrojalbiz eta Maider Lopez) eta ‘Hemen Bizi da Maitasuna’ (Ainhoa Olaso) proiektuak izango dira, sortze-prozesuaren ondoren, durangarraren aurrean aurkeztuko direnak.

Beka horiek herriko kultur sortzaileei laguntzeko sortu ziren, COVID-19ak kultur sektorean sortutako krisiaren aurrean. Guztira, 95.000 bideratu ditu Udalak ekimen horretara, eta hainbat arte diziplinatako 39 proposamen jaso ziren, horietatik 16 sarituak izan direlarik.

Epaimahaia Galder Perez Radio Euskadiko Kultura Edukien zuzendariak, Miriam Romatet Zumaiako Udaleko Kultura Saileko zuzendariak, Xabier Galtzarain idazle eta arte kritikoak eta Ane Abanzabalegi Astarloa Kulturgintzako lehendakariak osatu dute.

Ander Berrojalbiz eta Maider Lopezek sortutako ‘Elurzuriren Hiru Heriotzak’ musika eta antzerki lana San Agustin Kulturgunean estreinatuko da azaroaren 10ean, 19:00etan. Grimm anaien eskuizkriburik zaharrenean eta Béla Bartókek jasotako Erdi Aroko musika mestizoetan oinarrituta, obra honek Edurnezuriren sagarrari berriro kosk egitera gonbidatzen gaitu, mito zaharrak, sineskeria ilunak eta zorigaitz tragikoak berpizten dituen istorio bat birsortuz. Sarrerak zortzi euro balioko du (sei euro San Agustin Kulturguneko bazkideentzat).

Ainhoa Olasoren ‘Hemen Bizi da Maitasuna’ 15 minutuko fikziozko film laburra da, Ane Sagues Abad, Miren Gaztañaga, Aroa Blanco eta Mila Goikoetxea aktoreen eskutik. Bekari esker sortu zenetik, ibilbide labur baina oparoa izan du Zinemaldian eta Zinebin, besteak beste. Azaroaren 17an Zugaza zineak film laburraren proiekzioa hartuko du 19:30etatik aurrera, baita zuzendariarekin hitzaldia ere. Sarrera doakoa izango da.

Egun bat geroago, azaroaren 18an, Egoitz Etxebarriaren ‘Amantra’ musika ikuskizuna aurkeztuko da 19:00etan San Agustin Kulturgunean. Proiektu hau egitura magikoz, mugetan zehar jauzi egiteko modu batez eta zubi kontzeptual artistiko batez osatutako sorkuntza prozesu baten emaitza da.

“Benetan pozik gaude Udalaren laguntza duten proiektuak pixkanaka argitara ateratzen ari direla ikustearekin. Pandemiako bi urte oso gogor izan dira, eta, beste sektore batzuetan bezala, sortzaile artistikoek pandemiaren ondorioak jasan dituzte. Horregatik, eta beste sektore batzuetan egiten dugun bezala, hala nola merkataritzan edo turismoan, gure herriko kultura eta sormen ehuna babesten jarraituko dugu, Kulturarik gabe ez baitago etorkizunik”, adierazi dute prentsaurrekoan Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu