Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
8:33 am,
temperature icon 11°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 18 Km/h

Abadiñoko udal liburutegiek urrian berrekingo diete umeentzako eta helduentzako jarduerei 

Abadiñoko udal liburutegiek datorren urrian ekingo diote berriro ere lanari, umeei eta helduei zuzendutako kultur eskaintzarekin. Eskaintzak, irakurketa-klubak, ipuin-kontalariak eta komiki- eta ahozko narrazio-tailerrak hartzen ditu barne. Izen-ematea irailaren 12tik 30era bitartean egin daiteke Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan, bai eta udalaren webgunearen bitartez ere. Ohikoa den bezala, zinema eta programazio eszenikoko saioekin osatuko da eskaintza. 

Maite Franko.

Horrela, urrian Bibliotxiki Kluba programa hasiko da. Horren barruan, ikasturte osoan zehar luzatuko diren bi jarduera antolatzen dira. Alde batetik, “Liburutxokoa”, 4-5 (2017-2018) urteko umeek osatutako talde batekin, eta 6-7 urteko umeek (2015-2016) osatutako beste batekin. Hilean behin elkartuko dira Txanporta Kultur Etxean. Irakurtzeko ohitura eta gustua sustatzeko jolas- eta sormen-saioak dira. “Poltsa ibiltaria” jarduera ere bi adin-talderentzat da, 8-9 urteko umeek (2013-2014) osatutako talde bat eta 10-11 urteko umeek (2011-2012) osatutako bePO/ ste bat. Kasu horretan, gai jakin bati buruzko liburuak dituen poltsa bat banatuko da, eta hilean behin poltsak aldatuko dira. Urtean zehar sormen-saioetan lan egingo da.

Berrikuntza gisa, umeentzako eskaintzak Liburu Baby Kluba ekimena dakar udazken honetan, 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzendutako jarduera ludiko eta didaktikoa, pertsona heldu baten laguntzarekin. Umeen artean eta haien familietan irakurzaletasuna, artea eta musika sustatzea da helburu nagusia. Jarduera hori hilean behin egingo da, abendura arte, 17:00etatik 17:45era Txanporta Kultur Etxean, eta gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez egingo da. Edukiera mugatua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

“Garrantzitsua iruditzen zaigu txikitatik irakurzaletasuna sustatzen duten jarduera guztiak dibertsifikatzen jarraitzea. Bestalde, programa horiek oso harrera ona dute gurasoen aldetik”, azaldu du Argi Abad Kultura zinegotziak. 

Udazken honetan hasiko dira, halaber, 4 eta 5 urteko neska-mutilei eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleei zuzendutako euskarazko ipuin-kontalari saioak. Hileko azken asteazkenean izango dira –abenduan izan ezik– Mediatekan, eta beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea, saioaren aurreko astelehenera arte.

Bestalde, euskarazko komiki tailerra antolatu da DBHko ikasleentzat. Tailerrak hilean bi saio izango ditu urrian, azaroan eta abenduan, 19:00etatik 20:30era, Txanporta Kultur Etxean. Besteak beste, marrazkia, kolorea, pertsonaien sorkuntza edo komikietarako gidoi espezifikoa landuko dira. Programazioak 16 urtetik gorakoentzako euskarazko ahozko narrazio tailerra ere barne hartzen du. Helburua, ipuinak hartzailearen adinaren arabera aukeratzen eta ipuinak kontatzen ikastea, irakurketa dramatizatuak garatzea, eta abar da. Urritik maiatzera izango da, eta zortzi saio izango dira, bi ordukoak (18:00etatik 20:00etara). Tailerra Maite Frankok emango du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu