Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
12:36 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

Gerra zibilaren eta frankismoaren biktimak omenduko ditu Berrizek igandean

Urtero bezala, irailaren 11n, Berrizko Udalak eta Berriz 1936 Gogoratzen Kultur Elkarteak gerra zibilaren eta frankismoaren biktima guztiak oroitzeko ekitaldi bat antolatu dute igande honetan. Udalerriarentzako data esanguratsua, izan ere, egun horretan, Felipe Urtiaga eta Jose Agirre berriztarrak, kolpisten aginduz, Derioko hilerrian fusilatu zituztela 85 urte beteko dira.

Argazkia · Iban Gorriti

Gorazarreko ekitaldiak 11:30ean hasiko dira Felipe Urtiaga Plazan, udal ordezkarien parte-hartzearekin, dantzarien partaidetzarekin eta zuzeneko musikaz gozatuz. Ondoren, lore eskaintza egingo da Felipe Urtiaga eta Jose Agirre fusilatuen omenez, 1937ko irailaren 11n; Gregorio Urkijo, urte bereko abuztuan fusilatua; Fermin Aranguren, urte batzuk geroago Asturiasen fusilatua eta oro har, frankismoaren biktima guztien oroimenez.

Bertsolariak

12:15ean, Kultur Etxean, Gutun bat Saturraranera bertso trama izango da, Araitz katarain, Nerea Ibarzabal, Irune Basagoiti eta Saioa Alkaiza bertsolarien eskutik eta Miren Amuriza eta Idoia Barceló gai jartzaileak izango dira.

Ikuskizun honen ondoren, pandemiaren aurreko ohiturak berreskuratuz, luntx bat eskainiko da bertaratzen diren pertsona guztientzat.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu