Asteartea,
2024ko Apirilak30

MugaKultura

loader-image
Durango
1:37 am,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 20 Km/h

Urrian amaitzen da Berrizko argazki lehiaketan parte hartzeko epea

Urriaren 29ra arte egongo da zabalik Berrizko Udala XXIV. Argazki Lehiaketa. Aurreko edizio guztietan bezala, aurkeztutako lanek originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, eta herriarekin erlazionaturik dauden alderdietan oinarrituta egon beharko dute, besteak beste, udalerriaren bizitza eta ohiturak, jaiak, kirola, arkitektura, kultura…

Argazkia: Pedro San Román.

Modalitateari dagokionez, zuri-beltzaren edo koloreetan egin daitezke argazkiak, eta 30×40 cm-ko euskarri zurrun batean aurkeztuko dira. Euskarriaren barruan, argazkipaperaren gutxieneko tamaina 18×24 cm-koa izango da. Epaimahaiaren erabakia azaroaren 9an jakinaraziko da, eta lehen saria 300 eurokoa izango da, argazki irabazlearentzat; bigarren saria 250 eurokoa izango da, eta generoikuspegi argazki saria 200 eurokoa izango da. Saritutako hiru pertsonen artean bat ere ez bada Berrizkoa, 150 euroko sari berezia banatuko da.

Parte hartzen duten obrekin erakusketa bat egingo da Berrizko Kultur Etxean azaroaren 11tik 24ra.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu