Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
12:21 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 66 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

Kontxi Egiarte zornotzarra ETBko ‘Ur handitan’ saioan asteartean

Adin ezberdinetako 6 lagun bilduko ditu Xabier Madariagak sexuaren eta sexualitatearen inguruko tertulia batean gai honi buruzko ikuspegi anitza eta askotarikoa jasotzeko. 

Kontxi Egiarte Arribalzaga zornotzarra.

Betidanik praktikatu izan da sexua gizakion artean, baina oso gutxi hitz egin da horretaz. Zergatik kostatzen zaigu hainbeste sexuari buruz hitz egitea? Sexuak lotsatu egiten gaitu? Modu asko ditu sexuak, eta hamaika dira bere inguruan sortzen diren gustuak. Erabateko garrantzia du askorentzat; gutxiago, ordea, beste batzuentzat. Adinari dagokionez, sexuak badu iraungitze datarik? Ur Handitanen, gazte, heldu zein nagusi elkarrizketatu dugu gai horri buruz lasai eta inolako lotsarik gabe hitz egiteko.

Asko dira oraindik ere tabuak diren gaiak, eta sexualitatea bera ere ez da atzean gelditzen. Ez dugu sarritan aldamenekoarekin sexuaz hitz egiteko adorerik bilatzen, edo ausartzerako, aurreiritziez josten gaituzte. Horri kontra eginez, baina, gure gonbidatuak prest agertu dira sexualitatea naturalizatu eta normalizatzeko. Beraien bizipenak gogorarazita, gizarteak jarritako oztopoak gainditu, eta sexuari buruzko ikuspegi anitza eta askotarikoa eman dute. Noah Deimos Abad Bravo, Anabel Zugaza Egaña, Telmo Irureta Uria, Aitor Bolinaga Saldaña, Izaskun Salazar Castañares eta Kontxi Egiarte Arribalzaga zornotzarra dira, hain justu, Xabier Madariaga Ur Handitaneko aurkezleak saioan elkarrizketatu dituen pertsonak; adin, pentsamendu eta profil ezberdinetakoak, baina taburik gabe hitz egiten dutenak guztiak.

Gonbidatu bakoitzarekin, sexuarekin lotzen dituzten espazioetan izan gara galdera askoren erantzun bila: beraien lehen aldiaz, sexuak eman eta kentzen dienaz, betetzear dituzten fantasiez, masturbazioaz, sexuari buruz dauden aurreiritziez eta sexu harreman mota ezberdinez jardun dira, askoren artean.

Gainera, saioan parte hartu duten sei gonbidatuak tertulia batean elkartu ditugu Xabier Madariagarekin batera; hala, nork bere iritzi eta esperientziak gainontzekoekin elkarbanatu ditu, giro atsegin eta jolasgarrian. Asteartean, maiatzaren 3an, ezagutu ahalko ditu ikus-entzuleak saioko protagonistak eta beraien istorioak, 22:30ean, ETB1en.Sexuak badu jubilaziorik? «Gure gonbidatuek ezetz uste dute, eta hala azaldu dute Ur Handitanen Sexuaz atalean», adierazi dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu