Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
4:46 am,
temperature icon 7°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

GAZTETXEA · Durangoko Udalak eta Sorginolak hainbat bilera burutu dituzte alternatiba ezberdinak aztertzeko

Eusko Jaurlaritzak Sorginola eraisteko hartutako erabakiaren aurrean, Durangoko Udalak eta Sorginola-k izendatutako ordezkaritza batek bilera ezberdinak izan dituzte azken asteetan. Bilera horien helburua azken urteetan gazteen topalekua izan den Sorginola-ren eraisketaren aurrean alternatiba ezberdinak aztertzea izan da.

Sorginolan egidanko ekintza bat.

Izan ere, Eusko Jaurlaritzak eraikina epe laburrean eraisteko nahia helarazi die bi aldeei, eta egoera horren aurrean Durangoko gazteentzako alternatiba duin bat bilatzeko lanetan diraute.

“Durangon adin tarte ezberdinetarako espazioak ditugu: durangar nagusiek Adinekoen egoitza daukate Pablo Pedro Astarloa kalean, eta larunbat honetatik aurrera umetxoek Ludotekaz eta gaztetxoek Gaztelekuaz gozatu ahalko dute Intxaurrondon. Eta kontziente gara Udaletik gazteei sekula ez zaiela beraien proiektuak aurrera eramateko espaziorik eskaini. Horregatik lanean gaude epe ertainean espazio berri bat eskaintzeko”, adierazi dute Aritz Bravo eta Neskutz Rodriguez zinegotziek.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu