Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:14 am,
temperature icon 9°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Joseba Sarrionaindiarekin eta Ines Osinagarekin berbak eta kantak, Iurretan

Maiatzak 11an 19:30etan Iurretako Herri Bibliotekaren eskutik musika eta literatura ikuskizun hontaz gozatzeko aukera izango da. Sarrerak gonbidapenarekin izango dira.

 

 

 

Gonbidapenak Maiatzak 2tik aurrera eskuratu ahal izango dira Iurretako Herri Bibliotekan presentzialki.

Maiatzak 2 eta 3an erroldatuak eskuratu ahal izango dituzte. Maiatzak 4tik aurrera libreki eskuratu ahal izango dira, agortu arte.

Ordutegia: Astelehenetik barikura 09:00-13:30 / 15:00-20:00  Kantak eta berbak.

Duela ia hamar urte Josebak Kuban sortutako letrekin Gosariak proiektua sortu zuten idazlea eta Gose taldearen artean. Orain, idazlea Euskal Herrian dela, letra horien jatorria eta zergaitia azalduko ditu Ines Osinagaren musikaz lagunduta.

Bidaia luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia.

Duela ia hamar urte Joseba Sarrionandiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Amaia Apaolaza zegoen artean, bere hutsunea utzi zuen.

Testuok gure eskuetara iritsi ziren eta guk kantu egin genituen. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok tabako, ardo ta kanelaz. Orain, urteak pasa direla, eta gauzak aldatu direla, kamarada, idazle izoztua Euskal Herrian da, eta, kantuok hartu ditugu berriro esku artean. Nola litzateke kontua letra eta kantua hurbiltzean? Zein da testu bakoitzaren atzean dagoen historia? Zer pasatu zitzaion katuari? Zer du Anak gogoan? Non daude banku atrakatzaileak? Baduzue sekretu handi eta marabillosoaren berri? Nortzuk gara normalak, nortzuk gara anormalak? Zer pasatu da Belengo portalean? Non dago gure askatasuna? Zer da bizitza, zer da maitasuna, zer da heriotza?
Norena da errua? Ikusten da porturik? Ez dugu ikusten, baina imajinatzen dugu. Imajinatzen dugu eta haruntz goaz arraunean.

Ez dakit non amaituko dugun. Badakit bidean zalantzak sortuko direla, dena argi ikusiko dugula batzuetan eta ilun bestetan. Enbatak eta erauntsiak izango dira, baina porturik ikusten ez denean ere imajinatzen jarraitzea da erronka. Itsaso da bide bakarra.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu