Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
9:54 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Elorriok VII. Trikitilari gazteen txapelketa hartuko du

Udalak, Elorrioko Trikitizaleen elkartearen laguntzarekin antolatzen duen 20 urtetik beherako VII. Trikitilari gazteen txapelketa hartuko du ekainaren 26an, Herriko plazan, 19:00etan. Euria egiten badu, ekitaldia Arriolara eramango da.

Edizio honetan parte hartuko duen trikitilari bikote bakoitzak hiru pieza jo beharko ditu: Tritikitixa, Porrusalda eta «Pot-purria» eta 6 edo 8 bikotek parte hartuko duten kanporaketan derrigorrez jo beharko den pieza fandangoa izango da. Gainera, bikoteak baserritarrez jantzita joan beharko dira eta trikitixa emanaldia koplekin lagundu beharko dute.

Bikote irabazleak 300 euroko saria jasoko du, bigarren saria 200 eurokoa izango da eta hirugarrena 150 eurokoa. Gainera, gainerako bikote parte-hartzaileei 80 euroko konpentsazioa emango zaie, parte hartzea eskertzeko.

Izen-emateak

Ekainaren 26an, igandean, arratsaldeko 19:00etan Herriko Plazan izango den VII. Trikitilari Gazteen Txapelketa honetan parte hartzeko, ekainaren 17a baino lehen eman beharko da izena Iturri Kultur Etxean edo 670 400 845 telefono-zenbakian. Izen-emate orriak www.elorrio.eus webgunean eskura daitezke.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu