Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
12:00 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 51 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

MIKEL GARAIZABAL: «Egin duzun lan on guztiarengaitik eskerrik asko bihotz-bihotzez, Edurne!»

Mikel Garaizabal

Abarketerueneko Edurne Astigarraga Landaluze apirilak 14ean hil zen 94 urterekin Zornotzan. Aspaldian makalik zebilen. Abadiñoko Abarketeruen etxean jaio zen. Aita zuen bertakoa eta ama Mendiolakoa. Aitaren aldeko aitita-amamak Azkoititik etorri eta han zabaldu zuten denda, taberna, pentsu-biltegia, bizartegia eta estankoa besteak beste izango zena.

Edurne Astigarraga Landaluze.

Bera ere dendan eta tabernan aritu zen beharrean gazte-gaztetatik  jubilazioa hartu arte. Lan asko eta Abadiñoko herri eta herritarren ezagutza zabala zuen emakume abertzalea, eleiztarra eta bakezalea zen. Herriko gertaera eta efemerideak gogoan eta oso ondo ezagutzen zituen Edurnek.

Abadiño Saria

2011.urtean, Udalak “Abadiño Sariarekin” omendu zuen. Merezimendu osoz, herriaren alde ixiltasunean egindako lan on guztiarengaitik eta esker onez omendu zuen Udalak. Aurten, Udalak kaleratutako egutegia bere argazkiarekin dator (abuztukoan) eta Txanporta Kultur Etxeko horman «San Blas oroimenean» izeneko egindako muralean ere bera agertzen da bere ahizparekin batera.

Egin duzun lan on guztiarengaitik eskerrik asko bihotz-bihotzez, Edurne! Goian bego.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu