Igandea,
2024ko Apirilak28

MugaKultura

loader-image
Durango
12:35 am,
temperature icon 10°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolako ikasleek hamar sari irabazi dituzte Andoaingo Piano jaialdian

Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolako eta Kontserbatorioko hamar piano ikasle saritu dituzte Andoaingo Udalak urtero antolatzen duen Piano Jaialdian

Jaialdiak 17. edizioa bete du aurten, eta ospe handia lortu du Euskal Herriko piano-komunitatearen artean. Aurten, iazko datuekin alderatuta, partehartzea nabarmen handitu da, erkidegoko txoko guztietako 500 ikasle baino gehiago aurkeztu baitira.

Jaialdia hiru kategoriatan banatzen da, partehartzaileen adinaren arabera, eta hiru sari mota ematen ditu: Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Saria.

Jaialdia 18 urte baino gutxiago daukan edozein pianojolerentzat zabalik dago, eta espezialitate honetako ikasleek beren ikastetxeetatik irteteko, beste jatorri batzuetako pianistak ezagutzeko eta, aldi berean, bakarka egiten duten lana jendaurrean erakusteko aukera paregabea da.

Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorioak laugarren aldiz aurkeztu ditu ikasleak jaialdi horretara, eta, gero eta ikasle gehiago joateaz gain, lortutako emaitza oso ona izan dela azpimarratu dute.

11 eta 15 urte bitartean dituzten Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko saridunak Inés Párbole, Mikel Núñez, Ana Celia Ormaetxea eta María Azurmendi irakasleen ikasleak dira.

Hurrengo pianojole gazte hauek jaso dute errekonozimendua: Ane Solozabal, Manex Gallego, Kelmene Abaitua, Mikele Elexpe, Aiala Irurtia, Lide Salaberria, Eider Urigoitia, Edurne Lizundia, Oier Callejo eta Jone Berrizibeitia.

Jaialdia, beste batzuetan bezala, Andoaingo Bastero Kulturgunean ospatu da otsailaren 12an eta 13an.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu