Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
7:11 am,
temperature icon 7°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Durangon bizi den Andoni Urzelaik bere bostgarren liburua aurkezten du: ‘Ametsen trafikatzailea’

Andoni Urzelai Erañak liburu berri bat du kalean: Ametsen trafikatzailea (Elkar, 2022). Durangon bizi den aretxabaldarrak lau eleberri eman ditu argitara: Haginkadaka (Irun Eleberri Saria, 2002), Zirkulua (Erein, 2004), Demencia (Baile del sol, 2015), eta Karanbola toxikoak (Susa, 2015). Honako hau, bostgarrena da. 

Nork bere eroa bizi du, eta batzuetan nor bere eroak gobernatzen duela ere esan daiteke, Jon Andoni Bilbao eleberri honetako protagonistari gertatzen zaion bezala. Naturaren kapritxoz burutik elbarri jaioa –nahasia du nortasuna–, patuaren tirania du etsai txikitatik; nerabe tonto harro bat bihurtu bezain laster, berriz, irabazteko jaioa den erabateko konbentzimendua garatu du bere izaterik ankerrenak. Besteen ahuleziak ezagutu eta menderatzeko asmoz, psikologia ikasketak egin eta etorkizuneko almanaketan bere izena letra larriz idaztea du amets jada Etxanoz Doktore bihurtutakoak. Bere anbizioak gauzatzeko abagunea ustekabean egindako aurkikuntza zientifiko batek emango dio: sekula asmatutako nootropikorik indartsuenak.

Gertakari txundigarrien hurrenkera korapilatsuak ekarriko ditu jazoera horrek, delirioa eta errealitatea nahasten diren azpimundu batean barneratu eta dementziaren ertzak eta marjinazioaren estolda-zuloak ezagutzera eramango dituena. Eldarnio bat bizitzeko gonbidapena da liburu hau; sukaramets batek eragindako istorio haluzinagarria.

Egilea: Andoni Urzelai

Durangon bizi den aretxabaldarra 1967an jaioa. Zine eta bideo eskolan ikasketak egin ondoren, telebistari lotua egon da bere ibilbide profesionala, zuzendaritza, gidoigintza eta errealizazio zereginetan, baita publizitate sorkuntzan ere. Lau eleberri hauek eman ditu argitara: Haginkadaka (Irun Eleberri Saria, 2002), Zirkulua (Erein, 2004), Demencia (Baile del sol, 2015), eta Karanbola toxikoak (Susa, 2015).

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu