Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
5:11 am,
temperature icon 7°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Abadiñoko Errotak Andaluziako Histrión Teatro konpainia ospetsuaren ‘La isla’ antzezlana hartuko du larunbatean

Datorren larunbatean, hilak 19, 19:00etan, Errota Kultur Etxeak, Juan Carlos Rubio antzerkigileak Gema Matarranz eta Marta Megías antzezle dituen Granadako Histrión Teatro konpainia ospetsuarentzat idatzitako eta zuzendutako obra eskainiko du. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan, 5 euroren truke. 

2019ko Palma del Rioko Azokan (Kordoba) Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen ikuskizunak sentimenduen mundu konplexua zeharkatzen du. “La isla” antzezlanak sotiltasun handiz arakatzen du besteen eta geure buruaren aurrean sentitzen duguna onartzen dugunetik, benetan gertatzen zaiguna onartzerainoko lerro mehe hori. Geure burua onartzerainokoa, hain zuzen ere.

Eta bi pertsonaia hauskor bezain indartsu eta sakonen bitartez partekatutako istorioa balitz bezala egiten du. Adak eta Laurak minari egin behar diote aurre, euren bizitzez jabetu den eta ihes egiteko inolako aukerarik ez dagoela konbentzitu dituen min sakon eta batzuetan aitorrezinari. Baina hori argi ezagutzeak bazter ilun eta bakartiegi batera eraman ditzake. Kontzientzia izeneko txoko ilun horretara.

Histrión Teatro

Granadan sortu zen 1994an. 26 urtetan 22 ikuskizun ekoitzi ditu. Histrión funtsezko bi elementuren bitartez saiatzen da bere bidea egiten: testua egiturazko elementu gisa eta emozioei eusten dien interpretazio-lana. Bere ibilbidean hiru une erabakigarri daude. 2010ean, Daniel Veroneseren “Del maravilloso mundo de los animales: los corderos” lanak antzerki sozialago eta garaikideagora hurbildu zituen, ikus-entzuleen eta kritikaren txaloak eta hainbat sari jasoz. 

“Juana, la reina que no quiso reinar” 2016ako ikuskizunik onenetakoa izan zen, eta Gema Matarranz, MAX sarietarako finalista izan zen emakumezko aktore protagonista onenaren atalean. 2017an, eta Juan Carlos Rubiorekin batera, Histriónek “Lorca, la correspondencia personal” estreinatu zuen, Palma del Rioko Azokan ikuskizun onenaren saria eta 2018ko Lorca Sarietako moldaketa onenaren saria. 2018an, berriro ere egilea eta zuzendaria Juan Carlos Rubio izanda, konpainiak “La isla” prestatu zuen, eta 2020an euren azken lana estreinatu zuten: “El mueble (o todas esas cosas que nunca nos diremos)”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu