Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
6:49 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Baserriko produktuen Azoka eta Gontzal Mendibil asteburu honetan Garain

Gontzal Mendibilen saioa larunbatean, abenduaren 18an, 19:00etan egingo da Elizabarrin. Hurreratu ahal izateko Garaiko udaletxean izena eman beharko da, aforoa bete arte. Ekitaldian zehar, entzuleek maskara jantzita eraman beharko dute.

Era berean, igandean, abenduaren 19an, 11:00etatik aurrera “Baserriko produktuen azoka” egingo da plazan. Guztira, hamabi saltoki jarriko dira eta denetarik erosteko aukera egongo da: baserriko ogia, sagardoa, txakolina, garagardoa, gazta, kontserbak, gozoak, esnekiak, ortuariak, fruta eta abar. Aurten hirugarren aldia da azoka antolatzen dena, 2019an antolatu baitzen lehenengo aldiz. Ekimena Garaiko Udalaren eta Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen arteko lankidetzari esker antolatu da.

Parte hartuko dutenak, nagusiki, Durangaldeko ekoizleak izango dira, beste herrialderen batetik etorriko denik ere izango da. Helburua lehenengo sektoreko ekoizleei plaza eskaintzea da, bezeroekin hur-hurreko harremanak izateko, produktuak erakusteko eta saltzeko.

Azokari doakionez, Garaiko Udalak hurreratzen diren guztiei eskatzen die maskara jantzita eraman dezaten.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu